martes, 26 de febrero de 2013

ELURRA ITURBURUN

Azkenaldi honetan elurra mara-mara ari da.
Atzo ezin izan ginen Iturburura etorri, gaur aldiz iritsi gara eta  ikusi duguna ikusgarria izan da.
Hemen dituzue argazki batzuk.








EIBARKO FUTBOL JOKALARIAK

Aurten, beste urte batzuetan bezala, Eibarko jokalariak izan ditugu bisitan. Iturburura ezin joan eta Mogel Isasin izan ziren gurekin atzo arratsaldez.
Makina bat galdera egin genien eta denak erantzun zizkiguten.
Azkenean, taldeka beraiekin argazkiak atera genituen.
Oso ondo pasa genuen. Arratsalde berezia izan zen.




miércoles, 13 de febrero de 2013

ARATOSTEAK

Aratosteak pasa berri ditugu . Aurten goiz iritsi dira, eta gainera eguraldi txarrarekin, euria, elurra, haizea, hotza, neguaren ezaugarri guztiak izan ditugu. Halere, umore ona eta alaitasuna ez dira falta izan. Ea datorren urtean eguraldia lagun dugun!!!!!
Ondoren aurten karnabaletan ateratako argazki batzuk.





lunes, 4 de febrero de 2013

EKAINBERRI (ZESTOA)

Pasa den ostiralean, otsailaren 1ean, Ekainberrira joan ginen. Lehen gizakia lantzen ari garela eta, kobazulo bat eta bertako pinturak ikusteko eta guk geuk beraiek bezala marrazteko aukera ezin polita izan genuen.
Primeran pasatu genuen asko ikasteaz gain, gelan ikasitakoa aurrez aurre ikusteko modu polita izan zen.
Oso ondo pasatu genuen eta horren adibidea ondorengo argazkiak.