jueves, 24 de octubre de 2013

LAPURREKETA

Pasa den astean, 2. mailako ikasleak Lapurreketan izan ginen bi eguneko egonaldia egiten.
Lapurreketa baserri eskola da eta bertan hainbat ekintza egiten dira: erroskilak, ogia, animaliak zaindu, ortua, mendi irteera...  Aktibitate guzti hauetan parte hartzeko aukera izan dugu eta primeran pasatu dugu.

Hemen dituzue argazki batzuk horren adibide.






viernes, 7 de junio de 2013

GETARIARA TXANGOA

Atzo, ekainaren 6a, Getariara txangoa egin genuen. Zorte handia izan genuen eguraldiarekin, eguzkitsua izan zen eguna etxera joateko autobusa hartu arte.
Barre eta jolas asko egiteko aukera izan genuen.

Zein ondo pasa genuen!!!!!!! 


Hemen, ondoren argazkiak horren adibide.




lunes, 13 de mayo de 2013

OIASSO MUSEORA IRTEERA

"Greziatik Erromara" gaia lantzen hainbat aste pasa ondoren,  ostiralean Oiassoko museora irteera egin genuen.
Bertan, gelan ikasitako eta ikasi gabeko bitxikeriak ikusi eta entzun genituen.
Egun ederra pasa genuen.




lunes, 8 de abril de 2013

GAUR BE EUSKARAZ

Hiruhileko honi hasiera ezin hobea emateko "Gaur be euskaraz" eguna antolatu dugu. Bertan ekintza desberdinak izan ditugu, liburutegia, musika, jolasak eta egunari bukaera emateko zinea.
Ekintza guztiak izan dira politak eta atseginak.
Hemen duzue horren adibidea.


martes, 26 de febrero de 2013

ELURRA ITURBURUN

Azkenaldi honetan elurra mara-mara ari da.
Atzo ezin izan ginen Iturburura etorri, gaur aldiz iritsi gara eta  ikusi duguna ikusgarria izan da.
Hemen dituzue argazki batzuk.








EIBARKO FUTBOL JOKALARIAK

Aurten, beste urte batzuetan bezala, Eibarko jokalariak izan ditugu bisitan. Iturburura ezin joan eta Mogel Isasin izan ziren gurekin atzo arratsaldez.
Makina bat galdera egin genien eta denak erantzun zizkiguten.
Azkenean, taldeka beraiekin argazkiak atera genituen.
Oso ondo pasa genuen. Arratsalde berezia izan zen.




miércoles, 13 de febrero de 2013

ARATOSTEAK

Aratosteak pasa berri ditugu . Aurten goiz iritsi dira, eta gainera eguraldi txarrarekin, euria, elurra, haizea, hotza, neguaren ezaugarri guztiak izan ditugu. Halere, umore ona eta alaitasuna ez dira falta izan. Ea datorren urtean eguraldia lagun dugun!!!!!
Ondoren aurten karnabaletan ateratako argazki batzuk.





lunes, 4 de febrero de 2013

EKAINBERRI (ZESTOA)

Pasa den ostiralean, otsailaren 1ean, Ekainberrira joan ginen. Lehen gizakia lantzen ari garela eta, kobazulo bat eta bertako pinturak ikusteko eta guk geuk beraiek bezala marrazteko aukera ezin polita izan genuen.
Primeran pasatu genuen asko ikasteaz gain, gelan ikasitakoa aurrez aurre ikusteko modu polita izan zen.
Oso ondo pasatu genuen eta horren adibidea ondorengo argazkiak.


martes, 8 de enero de 2013

2013 GAUR BE EUSKARAZ

Bukatu dira Gabonak, eta bueltatu gara Iturburura.
Lagunak ikusi, Olentzerok ekarritako oparietaz hitzegin.... 
Bigarren hiruhileko honi hasiera on bat emateko "GAUR BE EUSKARAZ" lemapean, ekintza polit batzuetan parte hartu dugu: liburutegian, musika gelan eta 5. mailakoekin patioan, jolas entretenigarriak eginez.
Zein ondo pasa dugun!!!!!